Orriak

2019(e)ko martxoaren 26(a), asteartea

PLESIDYko DIWAN ESKOLA



Atzo Guingampera iritsi ginen. Treneko atzerapenak bidaia luzea egin bazuen ere, pozik eta kideak ezagutzeko irrikitan heldu ginen.  Lagun bretoiak gure zain zeuden eta hasierako urduritasunei aurre egin ondoren, familietan banatu ginen.
Gaur Diwan eskola ezagutu dugu eta bertan Bretainiako kultura eta ezaugarrien gainean aurkezpen txiki bat egin digute. Ondoren, Tremargatera abiatu gara jarduerak egitera, gaurkoak kayak eta arku-tiroa.  Hotz egiten bazuen ere, denek ondo eutsi diote batez ere ureko jarduerari.
Bihar eskola ez dagoenez, denek  familietan emango dute eguna.
Kenavo!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina