Orriak

2019(e)ko martxoaren 29(a), ostirala

PLOUMANACH

Gaur Ploumanach-en izan gara granito arrosako kosta ikusten. Laurak hondartzan dagoen Saint-Guirec-en kondaira kontatu digu eta ondoren kostaren zehar paseatuz, itsas argia eta pasai ederrak ikustatu ditugu.
Arratsaldean kostatik gertu, Pleumeur-Bodoun-en zuhaitzetako soken bidezko zirkuituak egin ditugu eta tirolinetan gozatuz ibili gara.
Asteburuan familietan igaroko ditugu egonaldiaren azken egunak. Astelehenean berriro Usurbilgo bidea hartuko dugu.

Kenavo!

2019(e)ko martxoaren 28(a), osteguna

SAINT_MALO


Gaur Saint Malon pasa dugu eguna. Saint-Malo Bretainiako ipar ekialdean dagoen hiria da. Hiri harresitua da(frantsesez La Ville Intra-Muros) eta  XIXgarren mendean pirata eta kortsarioen babesleku bihurtu zen. 
Hiriko eraikin eta monumentu ezagunak pista joku baten bitartez ezagutu ditugu eta Ahmed, Diwan eskolako irakaslea, izan dugu lagun. Ondoren bazkaltzeko tarte bat eta gure kaxara ibili gara ordu betez. 
Arratsaldean Plesidyra itzuli gara, lagun bretoiekin elkartu eta bakoitza bere etxera itzuli da.
Egun ederra gaurkoa ere!



2019(e)ko martxoaren 26(a), asteartea

PLESIDYko DIWAN ESKOLA



Atzo Guingampera iritsi ginen. Treneko atzerapenak bidaia luzea egin bazuen ere, pozik eta kideak ezagutzeko irrikitan heldu ginen.  Lagun bretoiak gure zain zeuden eta hasierako urduritasunei aurre egin ondoren, familietan banatu ginen.
Gaur Diwan eskola ezagutu dugu eta bertan Bretainiako kultura eta ezaugarrien gainean aurkezpen txiki bat egin digute. Ondoren, Tremargatera abiatu gara jarduerak egitera, gaurkoak kayak eta arku-tiroa.  Hotz egiten bazuen ere, denek ondo eutsi diote batez ere ureko jarduerari.
Bihar eskola ez dagoenez, denek  familietan emango dute eguna.
Kenavo!